Euskera | Castellano

Senzala Euskadi Capoeira

Zaude: Capoeira Klaseak
 Eskubitik ezkerrera, Mestre Gato, ContraMestre Pedro, Instructor Julio eta Instructor Galinha
gure Mestrearen Logotipoa
Grupo Senzala Capoeira
Desde 1963
Rio de Janeiro
Brasil

Esklabuek sortua, musika eta dantza nahasten dituen mugimendu erritmikoz osatutako arte-martziala akrobatikoa da Capoeira. Indarra, oreka, kirola, kultura eta edertasuna dena batean nahasten dituena.

Capoeira klaseko roda bat

Capoeiraren helburua ez da bestea menderatzea edo jotzea. Bi pertsonen arteko jolas edo konbertsazio erritmiko bat lortzea baizik. Kirola eginez, abestiak abestuz eta kultura berri baten ezaugarriez aberastuz ondo pasatu eta ikuspegi berri bati begiak irekitzeko aukera ematen digu Capoeirak.

 

Historia Pixka bat

XVI. mende inguruan azukre-kanabera uztetan lan egiteko Afrikatik Brasilera esklabo mordoa eraman zituzten Portugesek. Esklaboen askatasun beharraren aurrean, capoeiraren lehen arrastoak agertu ziren esklaboak bizi eta lo egiten zuten tokietan, Senzalak. Dantzetan ezkutatzen zuten borroka, euren zaintzaileek debeka ez zezaten; halaxe dio kondaira batek bederen.

Esklabotza desagertuta, morroi izandakoak hirietara joan ziren. Ez zuten gizartean euren tokia aurkitzen eta ondorioz, lapur eta hiltzaile bihurtu ziren asko; Capoeiraz baliatzen ziren nahi zutena lortzeko. Hala, izen txarra hartu zuen Capoeirak eta debekatu egin zuten.
Asiatik mundu osora zabaldutako borroka-arteek indarra hartu, eta Capoeirari buruz zegoen ikuspegi okerraz jabeturik, Manoel Dos Reis Machado, Mestre Bimbak Capoeira “Regional” delako sortu zuen.

Manoel Dos Reis Machado, Mestre Bimbak. Capoeira “Regional” delakoaren sortzailea

Aurrez zegon Capoeira tradizionala, Capoeira Angola eta bere aitarengandik ikasi zuen Batuque izeneko borroka artea nahastu zituen eta Capoeira jokatzeko modu berri bat sortu zuen. Kiroltasuna du ezaugarri nagusia Capoeira Regionalak eta ez horrenbeste Capoeira Angolan nagusi den maltzurkeria.

1942. urtean Mestre Pastinha-k lehen Capoeira Angola eskola ireki zuen Salvador de Bahian, “Centro Esportivo de Capoeira Angola”. Gaur egungo Angola talde gehienek Mestre Pastinharen urratsetan oinarritzen dute beren Capoeira.

Mestre Bimba eta Mestre Pastinha dira gaur egun ezagutzen den Capoeiraren adierazgarri nagusienak.Lehena Capoeira Regionalagatik eta bigarrena Capoeira Angolagatik.

Mestre Pastinhan