Euskera | Castellano

Senzala Euskadi Capoeira

Zaude: Capoeira Klaseak
 Eskubitik ezkerrera, Mestre Gato, ContraMestre Pedro, Instructor Julio eta Instructor Galinha
gure Mestrearen Logotipoa
Grupo Senzala Capoeira
Desde 1963
Rio de Janeiro
Brasil

Senzala Euskadi Kultur Taldeak 2005. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Taldean Deba Garaiko herri ezberdinetako partaideak daude Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Aramaixo, Bergara eta Oñati besteak beste.

Taldearen helburu nagusia Euskal Herriko kultura eta Brasilgo kulturaren artean elkar-lan bat burutzea da eta horren bitartez Deba Garaiko biztanleei aisialdi, kultura, musika eta kirolerako alternatiba berri bat eskeintzea.

Poliki poliki taldea sendotuz joan da eta taldearen helburuen arabera hari da lanean gogor. Gauzak ondo badoaz misterio eta magiaz betetako kultura hau esagutzera emateko aukera izango dugu hurrengo urteetan eta baita zu zeu, irakurle, gure artean izateko ere. Axé

Senzala Euskadi SENZALA Taldearen babesean: Rio de Janeiro sortua, Senzala taldeak 40 urtetik gora daramatza Capoeira munduan. Taldea munduko ezagunetaraiko bat da bertako partaide diren Mestre eta irakasleei esker. Senzala Euskadi taldea ere familia haundi horren parte da. Senzala hitzak esklabuak bizi ziren txabola edo etxetxoa esan nahi du.

Senzalak, gerora Capoeira sortuko zuten esklabuen bizitokia.

MESTRE GATO, Senzala Euskadi Taldearen Mestrea: Mestre hitzak irakasle nagusia esan nahi du, hau da, taldean errespetu eta jakituria maila altuena duena.

Mestre Gato-ren Capoeira logoa

Mestre Gato 60ko hamarkadan hasi zen Capoeira ikasten Rio de Janeiron. Bera da Senzala taldearen sortzaileetako bat eta bera da Senzala Euskadiren Mestrea.

Gaur egun hauek dira mundu osoan zehar zabalduta dagoen Senzala taldearen Mestrea edo corda-gorriak: Rafael Flores, Paulo Flores, Claudio Danadinho, Gato, Peixinho, Itamar, Gil Velho, Garrincha, Sorriso, Toni Vargas, Elias, Ramos, Amendoim, Feijao, Beto, Claudio Arruda eta Claudio Samara.

CONTRAMESTRE PEDRO, Senzala Euskadi Taldearen ikuskatzailea: Contra-Mestre” Pedrok 25 urtetik gora daramatza Capoeira munduan.

eskubian, ContraMestre Pedro

 

Eskoziako eta ingalaterrako hainbat taldeez gain Senzala Euskadi taldearen superbisio lanak ere egiten ditu.

 

 

 

 

 

Senzala Euskadi taldeko irakasleak, Igor Ezpeletak, berekin ikasi zituen Capoeiraren lehen urratsak eta oraindik ere bere laguntza eta gidaritzapean lan egiten du.

Igor Ezpeleta, Senzala Euskadiko irakaslea