|
![]() ![]() Grupo Senzala CapoeiraDesde 1963Rio de Janeiro Brasil |
||||||||||
Udako Capoeira Topagunea eta Batizadoa aukera ezin hobea da kalitatezko capoeira entrenamenduez, hondartzaz, festez eta
alojamendu on batez gozatzeko. Guztia Zarautz bezalako herri apropos batetan. Donostiatik 15 minututara eta Biarritzetik 40 minututara.
![]() Oraingoa, Senzala Euskadi eta Senzala Scotland taldeen elkarlanaren ondorioz sortutako hirugarren topagunea izango da. Joan den urtean 120 lagunetik gora elkartu ginen eta ederki pasa genuen. Izena eman eta proba ezazu zuk zeuk! ![]()
![]() Alojamendua (PLAZA MUGATUAK):Igerain Aterpetxean pasako ditugu gauak partaide guztiak
Oharra: gogoratu Aterpetxean lo egiteko sakua eta NAN-aren fotokopia ekartzeaz
Aterpetxean egon nahi ez dutenek Zarauzko kampinean egoteko aukera izango du. Senzala Euskadi taldea ez da kanpineko antolakutzaz arduratzen kanpinari buruzko informazioa . Entrenamendua:Egitarauan zehazten den bezala osteguneko eta ostiral goizeko entrenamendu eta roda batzuk kalean izango dira. (Aurrerago zehaztuko dira kokaleku zehatzak) Hala ere, eguraldiak laguntzen ez badu, egun hoietako ekintzak Antonianotako Kirol kantxan izango dira. Larunbateko eta igandeko entrenamenduak Antonianotako Kirol kantxan izango dira. Irakasleak:Momentuz zihurtatuta ditugun irakasleak Mestre Gato, Mestre Pastel, Contra-Mestre Pedro, Profesor Jilo, Profesor Chao, Profesor Sagui, Profesor Caciano, Formado Aritz, Instructor Galinha, Instructora Cuca eta Instructor Marcha Lenta dira. Besteak konfirmatzen ditugun einean jarriko ditugu. Egitaraua:
(*) Eguraldi ona badago Zarauzko kaleetan (tokia zehazteko). Eguraldi txarra badago Antoniano Ikastetxeko Polikiroldegian Nola iritisi Zarautzera:Zarautz Donostiatik 22 km-tara dago. A8-autobideak Donostia eta Ipar-EuskalHerriarekin komunikatzen duelarik
Donostiatik Zarautzera trenez:Trenak daude orduro. Ordutegia eta prezioa Izena eman:Izena emateko bete ondorengo Izenemate formularioa Informazio gehiagorako idatzi |
|||||||||||
Tel.: 0034 625772295
Copyright © Senzala Euskadi Kultur Elkartea 2007 CIF: G20901120 |
|||||||||||